MUSIKA

Ampersan eta Riosentí taldeekin hasiko dira Azkoitiko “Bebarruko Jardunek”

Igandean, Azkoitiko Mataderoak urtero antolatu ohi dituen Bebarruko Jardunek programa hasiko da Ampersan eta Riosentí taldeen kontzertuarekin. Emanaldia 19:00etan hasiko da, Hildako eguneko festa lelopean.

Mexiko eta Argentinako musikariek osatutako egitasmoak dira Ampersan eta Riosantí. Azken hori, hain justu, sustrai latinoamerikar sustraidun proiektu nomada da, Josué Avalos mexikarrak eta Aline Novaro osatutakoa. Bikoteak doinu biziak sortzen ditu, Mexikoko hego-ekialdeko tradizioari jarraiki, gitarra eta jaranaz. Esperimentazioa, fusioa eta sustraiak uztartzen dituzte.

Azkoitiko Mataderoak iragarri duenez, Bebarruko Jardunek zikloak abenduaren 7ra arte iraungo du. Hala, ordura arte, makina bat kontzertu interesgarri izango dira: azaroaren 10ean, VT Marvin eta Pig Kiss; 17an, Cró; 26an, Outblinker eta Viva Bazooka; abenduaren 4an, Gentemayor eta Hiena; eta, amaitzeko, abenduaren 7an, Atom Rhumba.

Kontzertuez gainera, azaroaren 12an, Josetxo Anitua (Cancer Moon, Josetxo Grieta…) zendutako musikaria omenduko dute, Sugearen lilura izenburuko ekitaldian. Hala, 18:00etan, Atrapados por la serpiente Cancer moon taldeari buruzko dokumentalaren teaser-a aurkeztuko dute, bai eta  Josetxo Grietak, Hitzak, Eginak, Pertsonak, Animaliak izenburuko ikuskizuna ere. Azkenik, 23:00etan, Sonic Trash banda bilbotarrak Cancer Moon taldearen kantuak joko ditu.

Informazio gehiago: mataderoekintzak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button