MUSIKA

Usopop jaialdia uztailaren 7an egingo dute Saran

Nobedadez beteta dator aurten Usopop jaialdia. Hasteko, data uztailaren 7ra aurreratu dute, eta bestalde, jaialdia Lizarrietako belaunean izan beharrean, Sara herrian izango da. Jaialdian orotara lau taldek parte hartuko dute: Botiobol Baionako folk taldea, Gari Hertzainak taldeko kantari ohia, Belako Mungiako pop rock laukote gaztea, eta Elorn disko jartzailea.

Botibol Baionako folk bandak The Wild Cruises lan berriko kantuak aurkeztuko ditu, aurreko hori diskoetako doinuak ere joko dituen arren. Aurten bigarrenez izango da jaialdian. Izan ere, Botibolek estreinako edizioan ere parte hartu zuen.

Bestalde, Gari Hertzainak taldeko kantari ohia aski ezaguna da. Garik dagoeneko ibilbide luzea egin du bakarlari gisa. Hala, 1995. urtean argitaratu zuen bere bakarkako estreinako lan homonimoa; azkena berriz, 2009. urtean, 16 Lore.

Mungiako Belako talde gazteak, aldiz, ibilbide txikia baina oparoa egiten ari da. Dagoeneko taldearen izen bera duen CDa plazaratu du eta Gaztearen XXI. Maketa Lehiaketa irabazi ere. Bizkaitarren Ingalaterrako pop independentetik edaten du, tartean, Joy Division, The Smiths edo New Order.

Jaialdia Elorn disko jartzailearen erritmo elektronikoekin amaituko da. Xehetasun guztiak Usopopen blogean biltzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button