BESTELAKOAK

Galtzakomik euskarazko komiki lehiaketa, Tolosan

Galtzaundi euskara elkarteak, euskarazko komikigintza sustatu nahi duen Galtzakomik euskarazko komiki lehiaketaren 8. edizioa abiatu du. Lanak aurkezteko azken eguna azaroaren 20a izango da.

Edozein egilek parte har dezake,eta gaia librea bada ere, ez da onartuko intolerantziazko jokabiderik edota eduki sexista edo arrazista duen komikirik. Lanak euskara hutsean aurkeztu behar dira.

Komikiak Galtzaundiko egoitzan aurkeztuko dira edo helbide honetara bidaliko dira postaz: Galtzaundi Euskara Taldea, Galtzakomik komiki lehiaketa, Nafarroa etorbidea 6 behea, 20.400 Tolosa (Gipuzkoa). Izenburu batekin aurkeztuko dira lanak, eta autorearen datuak (izena, telefono zenbakia, adina, helbidea, helbide elektronikoa eta komikiaren izena) beste gutun-azal batean etorriko dira.

Saririk potoloena 700 eurokoa izango da, eta txikiena 100 eurokoa. Diruaz aparte bestelako sari gozagarriak ere badaude. Komiki lehiaketan jasotako lanekin erakusketa bat antolatuko da abenduaren 4tik 11era Ibarrako kultur etxean.

Lehiaketa honi buruzko informazio guztia Galtzaundi Euskara Taldean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button