ARTEA

Ignacio Uriarteren “Works” erakusketa Rekalde aretoan

Bihar, hilak 21, Works aldi baterako erakusketa inauguratuko dute Rekalde Aretoan. Ignacio Uriarte (Krefeld, Alemania 1972) egilearen lanik esanguratsuenena ikusteko parada izango da. “Azken urteetan, kritikoek eta publikoak aho batez goraipatu dute lana”.

Erakusketa Lleidako Centre d’Art la Panera erakundearekin batera antolatu da, gero bertan izango baita ikusgai. Javier Hontoria (Madrid, 1975) da erakusketa horren komisarioa, eta bihartik urriaren 16ra bitartean egongo da zabalik.

Erakusketa honetan 29 lan bildu dituzte, formatu, mota eta ezaugarri askotarikoak. Horien bitartez, egilearen konposizioak ikus daitezke: 60ko eta 70eko hamarkadetako tradizio kontzeptual eta minimalistan oinarria duen sorkuntza-ibilbide bat.

Hala, izaera anitzeko artelanak ikusi ahal izango dira aretoan, hala nola, bideo-lanak, instalazioak, eta abar.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button