BESTELAKOAK

“Ostegun Bidaiariak” lehiaketa

Bidaia ezberdinen esperientziak partekatzeko asmoz sortu zen Ostegun Bidaiariak lehiaketa Aretxabaletako Udalaren eskutik. Iazko parte hartze handia ikusirik, aurten ere martxan jarri da ekimena. Ekimenaren helburua da bidaia egingarriak ezagutzera eramatea, merkeak eta praktikoak.
Debagoienean jaio edo bizi den edonork har dezake parte, banaka zein taldeka. Aurkezpena euskaraz egin beharko da.

Gehienez 4 parte-hartzaile izango dira lehiaketan. Banakakoek zein taldeek parte hartu ahal izango dute. Parte-hartzaileen adina izango da 20-40 urte bitartekoa, Debagoienean jaio edo bizi dena.

Izena ematen dutenen artean aukeraketa bat egingo da diaporamen kalitatearen eta bidaiaren egingarritasuna eta praktikotasuna kontuan hartuta. Parte-hartzaileek diaporamaren laburpen bat eta argazki batzuk aurkeztu beharko dituzte. Hortaz, jasotako proposamenetatik 4k izango dute lehiaketan parte hartzeko aukera.

Emanaldiak Aretxabaletako taberna ezberdinetan izango dira, ostegun iluntzetan, 21:30ean. Emanaldien egunak honakoak izango dira: maiatzak 29, ekainak 5, ekainak 12 eta ekainak 19.

Izen-ematea: Apirilaren 7tik maiatzaren 7ra bitartean aurkeztu beharko dira bidaiaren laburpena eta argazkiak, gazteria@aretxabaleta.net helbidera idatziz.

Bi sari banatuko dira. Sari nagusia (200 euro) eta bigarren saria (100 euro).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button