Tolosako Usabal kiroldegian jokatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa eta Unai Agirrek irabazi du saioa. Beñat Gaztelumendi eta Iñaki Apalategi sailkatu dira bigarren eta hirugarren, eta aurretik, Unai Agirre. Horrek esan nahi du abenduaren 19ko finalera sailkatu dela.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak hurrengo igandean izango du segida. Eibarko Astelena pilotalekuan jokatuko da azken finalaurrekoa eta Ilunbeko seikoa erabakiko da. Bertan honakoak egongo dira: Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Felix Zubia, Iker Gurrutxaga, Jon Maia, Mikel Artola eta Nahikari Gabilondo.