MUSIKA

Donostiako Musika Eskolako Big Band taldearen txanda

Donostiako Musika Eskolako Big Bandaren zuzendariak ibiliko dira hor ere, Juantxo Zeberio eta Alfonso Masach. Bandaren barruan dauden musikariek instrumentu guztiak jotzen dituzte: saxoak, tronboiak, tronpetak, pianoak, gitarrak, baxuak, bateriak eta hauekin batera abeslariak ere badaude.

Iñaki Salvadorrek sortu zuen Donostiako Udal Dantza eta Musika Eskolako Big Banda 1999an, Eskolako Musika Garaikide Sailaren babespean. Eskolako ikasleek osatutako Big Band honek 18 kide ditu eta Alfonso Masach eta Eskolako irakasle Juantxo Zeberio dira zuzendariak. Taldeak kontzertu ugari eskaini ditu Donostian bertan eta Gipuzkoan. Errepertorio zabala du, hasi jazz klasikotik eta funki edo rockeraino. Big Bandak lortutako sendotasunaren adibide da taldea Heineken Jazzaldiko Tokiko Taldeen Hautaketan sailkatu zela 2007an, arrakasta handiz.

Donostia Kulturak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button