Nontzeberri

Bideojokoen historiaren gaineko erakusketa paratu dute Donostian

80ko urteetan jaio zinen? titulupean, Sega Master System II, Game Boy edo Sega Dreamcast kontsolak paratu dituzte Donostiako FNACen. Horrez gain, 80ko hamarkadako mando eta bideojokoak ere ikusi ahal izango dira, tartean, Sonic edo Star Wars jokoak.

Erakusketa hau Pop Kultura Zikloaren baitan dago, zein hil honetan burutzen ari den aipaturiko dendan. Ziklo horren barruan gainera, sasoi horretako filmak ere proiektatuko dituzte, besteak beste, Goonies, Back to the future, eta E.T. Azkenik, Oscar Lombanak Papel y plastico liburua aurkeztuko du eta disko jartzaileak ere izango dira.

Dendaren blogean ziklo honen xehetasun guztiak jasotzen dira.

FNACek bidalita

Exit mobile version