MUSIKA

“Bilbao Blues Festival” jaialdia jaio da

Gaur goizean, Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enpleguko zinegotzia den Xabier Ochandianok eta jaialdiko zuzendaria den Carlos Malles-ek Bilbon jaio den Bilbao Blues Festival jaialdiaren egitarau osoa aurkeztu dute, bertoko Travellin’ Brothers taldearen musikarekin batera.

Luzaro irauteko etorri den Bilbao Blues Festival ekimena hirian antolatzen den lehenengo aldia da, eta horrela, Europako musika-zirkuituan sartzea lortu nahi da, bai eta udako egutegiko kultura-eskaintza osatu eta dinamizatu ere.
Bilbao Blues Festival ekimenak helburu bikoitza du: bluesa maite duen publikoak Europako biretan normalean parte hartzen ez duten artistez gozatzea, eta genero hori -rock, pop, indie, soul eta beste batzuen oinarri dena- deskubritzen laguntzea oraindik ere ondo ezagutzen ez dutenei. “Nahi dugu jendeak estilo musikal hau ezagutu dezan. Blues kontzertu bat jende guztiari gustatzen zaio, generoaren ohiko kontsumitzailea ez izan arren. Musikagatik ez ezik, inguratzen duen giroagatik ere”, esan du Mallesek.

Lehenengo ekimen horretan nazioarteko eta estatuko panoramako artista ospetsuen hogei kontzertu eta jarduera baino gehiago eskainiko dira, uztailaren 29, 30, eta 31n, doan eta aire zabalean.
Bob Stroger abeslari eta baxu-jotzaile mitikoak bere ibilaldiaren aitortza jasoko du, eta blusaren beste musikari gogoangarri batzuekin joko du, hala nola Kim Johnson, Mike Avery, Kenny Smith, Billy Flynn, Piano Willie eta Joey Saye.

Bilbora hurbilduko diren musikari handiak Micky & The Buzz, Ronnie Baker Brooks, Dana Fuchs, Flamingo Tours, Blues Triumvirate, Noa & The Hell Drinkers, Chicago All Stars, Raimundo Amador, Wax & Boogie, Chicago All Stars, Shemekia Copeland, Fantastic Negrito eta Travellin Brothers izango dira.

Bilbao Blues Festival jaialdiak ditu jakingarri guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button