IKUS-ENTZUN

Leioako Film Laburren XXIV. Lehiaketa

Nahi duten pertsona guztiek parte har dezakete, bideo-zintak, zuzeneko grabazioak edo animazio-lanak bidalita. Lanak aurkezteko epea urriaren 16an amaituko da.

Obraren gaia edozein izan daiteke eta lanek originalak eta argitaragabekoak izan behar dute; DVD formatuan (gehienez 15 minutu) aurkeztu behar dira, euskaraz nahiz gaztelaniaz. Lehiaketara aurkeztutako lanekin batera,  parte hartzailearen datuak (izen-abizenak, helbidea, jaiotze-data, posta-elektronikoa eta telefono-zenbakia) bidaliko dira.

Filmak helbide honetara bidaliko dira: Kultur Leioa, Jose Ramon Aketxe plaza 11, 4., 48940 Leioa (Bizkaia).

Sariak honakoak izango dira: 1. saria 1.000 euro eta diploma;  1. saria (euskaraz) 1.000 euro eta diploma, eta 2. saria 700 euro eta diploma. Herriko egileen artean lanik onenak 400 euro eta diploma hartuko ditu.

Baldintza guztiak hemen ikus ditzakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button