ESZENA

Galder Perezek idatzitako “Lurrin minez” lana, Amorebieta-Etxanon ikusgai

Galder Perezek idatzitako Lurrin minez izeneko lana oholtzaratuko dute gaur, hilak 28, Amorebieta-Etxanoko Zornotza Aretoan. Pelayo Serrano, Gaizka Chamizo eta Jon Koldo Vazquez dira obraren aktoreak.

Lurrun minez, Lau metrora eta Off the record lanak plazaratu ditu Galderrek Hiru geltoki lurrun izeneko lanean. Lan horien gainean honakoa dio: “Hirurak drama politikoak direla esango nuke. Horrek lotzen ditu, pertsonen arteko egitura politikoak nola baldintzatzen dituen gure bizimoduak eta emozioak. Lurrun minez, mariken arteko hirukia da, botereaz jarduten da bereziki. Indarkeria ere oso presente dago, kasu honetan intrageneroa… Nola asmatzen ditugun gure desio eta pasioak, eraikitze sozial batetik. Lau metrora lanean dilema planteatzen da, politikoa berriz ere. Konbikzio politiko bategatik oso ondorio larriak izan ditzakeen zerbait egiteak merezi ote du? Nola baldintzatzen du horrek ingurukoek egunerokotasuna? Eta Off the record sekulako drama kontatzen duen komedia politikoa da. Ebidentzia mordoa biltzen duen testua da. Baina hain da ebidentea politikari agintarien adarjotzea, ebidentziak soilik konta dezakeela tragedia hori”.

Gaur oholtzaratuko den Lurrun minez lana parranda orgasmiko baterako proposamenarekin hasten da, baina denborarekin protagonistek besteak larrutzen bukatuko dute. Alexek, 30 urte ingurukoak, bertan lan egiten du. Bere buruari Mari Matraka Erregina deitzen dio. Oskarrek 44 urte inguru dituen institutuko irakaslea da, saunako ohiko bisitaria da. Jesusek 19 urte ditu eta lehengoz joango da gay sauna batera.
Sauna batean lurrun artean, desioak, jaia, frustrazioak, erakarpen sexualak, boterea eta beste hamaika kontu labainkor nahastuko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button