BERTSOTAN

NBTXko eta BBTXko asteburuko saioak

Nafarroako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa Lesakako udal pilotalekuan jokatu da. Bertsolari hauek aritu dira kantuan: Beñat Astiz Isasi, Eki Mateorena Zozaia, Josu Sanjurjo Alzuri, Eneko Lazkoz Martinez, Mikel Lasarte Cia eta Joanes Illarregi Marzol. Horien artean, Joanes Illarregik eskuratu du puntu gehien, eta horrenbestez, abenduaren 2an, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatuko den finalerako sailkapena eskuratu du.
Horrenbestez, argitu da zortzi finalisten zerrenda: Saioa Alkaiza Guallar, Julio Soto Ezkurdia,  Joanes Illarregi Marzol, Xabat Illarregi Marzol, Eneko Lazkoz Martinez, Josu Sanjurjo Alzuri, Saats Karasatorre Martinez, eta Sarai Robles Vitas.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketan Santurtziko Serantes kultur aretoan jokatu da bigarren finalaurrekoa, eta bertan Jone Uria Albizurik bildu ditu puntu gehien.
Hurrengoa, Lemoako finalaurrekoa izango da, azaroaren 25ean jokatuko dena. Saioa amaitutakoan, finalera sailkatutakoen zerrenda ezagutuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button