BESTELAKOAK

Liburuaren Nazioarteko Eguna, laster

Liburuaren Nazioarteko Eguna apirilaren 23an izango da hainbat tokitan. Halarik ere egun horren kariaz bestelako ekimenak ondu dira aurreko egunetan.

Hala, gaur, apirilak 19, 20:00etan eta Bilboko Abando Hoteleko Trueba Aretoan Liburuaren Gaua egingo da eta ezagunak diren Paperezko Argitxoak sariak eman egingo dira. Sariok, idazle, instituzio eta kazetarien lana saritzen dute irakurketa zabaltzeagatik.
Aurten Mari Jungstedt idazleak eskuratuko du Sari berezia, baina beste hauek ere eskuratuko dute saria: Iñaki Uriarte idazleak bere Diarios lanagatik, eta Arturo García Diario Vasco-ko kazetariak kultura eta liburu ekintzen jarraipenagatik.

Euskal literaturari dagokionean, aurten, Goizalde Landabasok jasoko du saria Bränskint lanagatik.
Lan hau, mikro-ipuinez osaturiko liburua da, eta idazle bizkaitarrak Bilbo izan zitekeen Bränskint ziutatea sortu zuen propio, eta porlanezko oihan horretan kokatu zituen mikro-ipuin itxurako kronika poetikoak.

www.uberan.org webgunean elkarrizketa polita egin zioten idazleari eta hauek bezalakok esan zituen lanari buruz: “Ipuin hauek leku askotan idatzita daude baina gehienak Bilbon idatzi ditut. Bilboko leku berezi batean bizi naiz, Alde Zaharrean. Nire etxe azpian yonki-ek lo egiten dute eta arrantza egiten dute, korrokoiak harrapatu eta jan egiten dituzte. Egunero ikusten dut beste errealitate hori. Oso auzo nahasia da, arraza asko eta kultura asko eta hizkuntza asko nahastuta daude. Bisitatu izan ditudan hirietan ere, saiatu naiz leku horiek ezagutzen. Ia gainontzeko hirietan gauza bera ematen den. Eta zentzu batean, egia da hiri guztiak berdinak direla. Funtsean, gizakiak bizi gara hirietan eta gizaki denak gara berdinak. Aldatu daitezke ohiturak, kultura, hizkuntza… Baina funtsean gauza berberak egiten ditugu eta instintu berberak ditugu”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button