BESTELAKOAK

Galdakaoko Torrezabalen 30. urteurrena

Galdakaoko Torrezabalek 30. urte bete ditu, eta hori ospatzeko, azaroaren 24an, musika, antzerkia, bideoak eta bestelako sorpresak izango dituen ekitaldi berezi bat atondu dute.

Egun hori berezia izango da, baina datorren urteko ekainera arte iraungo duen programazio zabal bat ere abian jarriko dute berton.

Igandekoa “herritarrek herritarrentzat sortutako jaialdia izango da, jai giroan denok elkarrekin gozatzeko. Hala, bazkideak, sortzaileak, herriko elkarteak, herritarrak eta duela 30 urteko eta gaur egungo udal ordezkariak batuko dira bertan”.
Ikuskizunaren zuzendaritza artistikoaz Pako Revueltas aktore galdakoztarra arduratu da.

Arkaitz Estiballes bertsolariak Egun batean bilakatu zen bizigai urteurreneko leloa sortu du. Berak esan du “Bizirik dagoen eraikina da, eta euskal kulturak ere bizirik jarraitzen duela eta Torrezabalen lekua duela aldarrikatzeko omenaldi modukoa da leloa, Mikel Laboak kantatuta ezagun egin ziren Xabier Leteren hitzekin osatua”.

Eta ondo ospatzeko musika, antzerkia, eta bestelako kontuak bilduko dituzte. Herriko musikari, aktore eta idazleen laguntza ere izango dute eta urteurrena baliatuko dute kulturaren aldeko aldarria egiteko, eta Torrezabalera, oholtzara zein eserlekuetara, jendeari etortzeko gonbitea egiteko.

Udalaren webgunean duzue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button