ESZENA

Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxeak denboraldi berriari ekingo dio

Asteburu honetan hasiko da Torrezabal Kultur Etxeako denboraldi berriaren programazioa, ekainera arte luzatuko dena eta 22 sormen-lan bilduko dituena.

“Programazioak tradizioa eta berrikuntza orekatzea bilatzen du, izen ezagunak eta sortzaile berriak uztartuz, jakin-mina pizten duten proposamenekin. Horrela, ikuskizun bakoitza hausnarketa egiteko, emozionatzeko eta artearekiko hurbileko esperientzia bat bizitzeko aukera bihurtzen da. Ordutegiek eta prezioek kulturara eskuratzea errazten diete herritar guztiei, eta tarifa bereziak daude bazkideentzat, adinekoentzat, gazteentzat eta haurrentzat”.

Diogun moduan, bariku honetan, hilak 16, hasiko da programazioa Eneko Sagardoyk antzezten duen Vulkano piezarekin. Antzezlana iraganeko trauma bat atzean uzten ahalegintzen ari den familia baten historia da: bizi zen eraikinean izan zen eta ondorio tragikoak utzi zituen sutea gainditu nahi duen familia batena. Aldiz, kazetari bat eta kameralari bat gertakariak berritzeko asmoz agertzen direnean, espero gabeko alderdiak agertuko dira sutearen gaineko kontakizunean, egiaren kontzeptua bera eraldatuz eta benetan gertatu zenaren gaineko kontakizuna zalantzan jarriz. Nola kontatzen da trauma bat? Zer gertatzen da barru-barruko aitormen bat antzezpen bilakatzen denean?

Horretaz gain, bestelako obra eder batzuk ikusteko abagunea izango da, tartean, Metrokoadroka Kolektiboaren Bi Baso bat ur lana, edo, Nor naizen baneki, Hodei guztien gainetik, Desobedienteak 18/98, Kimu,….

Egun guztietako programazioa hemen kontsultatu ahal duzue.

Show More

Related Articles

Back to top button