BERTSOTAN

Bertsoa eta pilota

Bertsogintza eta pilota uztartuko dituen Bertso Pilota ekimena aurkeztu dute Donostian. Hala, bi adierazpide horiek bat egingo dute frontoian.

“Euskal kulturaren bi adierazpen historiko zein gaur-gaurkoak elkartzen dituen ikuskizuna da hau. Esatari eta musikak  lagunduta. Herri-auzotarrak parte hartzeko asmoz jaio dena. Pilota bertsoa, bertsoa eta pilota eta saltsa, saltsarik faltako ez duen showa da gurea, ikusleekin hartu-emana uneoro izan behar dela garbi duena.”.

Dagoeneko, hiru bertso saio pilota zale iragarri dituzte: ekainaren 15ean, Ereñotzuko frontoian, 12:30ean; ekainaren 21ean Donostiako Antiguoko frontoian, 22:00etan, eta, azkenik, uztailak 25ean, Zubietako frontoian, 17:00etan.

“Bertsoak pilotaren konpasean eta pilota bertsoen neurrian; binaka, zortziko handian eta txikian, errebotetik belarrietara, esku handituak eta patrikan gordetako ideien bila dabiltzan hatz finak; izerdia eta festa, kirola eta kultura gerriko bera jantzita”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button