ESZENA

Bilboko Zirkuitua abendura bitartean luzatuko da zazpi emankizunekin

Zirkuitua programa urriaren 19an abiatuko da zazpi antzerki muntaia berrirekin, horietako hiru estreinaldiak izango direlarik. Lanak hainbat auzotan eskainiko dira, abenduaren 10era arte.
Emanaldiak ohiko eszenatokietan eskainiko dira, Barrainkuako, Otxarkoagako, Begoñako eta San Frantziskoko udaltegietan, Solokoetxeko Institutuan, Iturrigorri-Peñaskaleko Herri Ikastetxean eta edizio honetan, berrikuntza gisa, Zurbaranbarri herri ikastetxean.

Mama Creako kideak izango dira datorren asteartean, (hilaren 19an) programazioari hasiera emango diotenak 85 Partzela lana aurkeztuz Barrainkuako Udaltegian (19:30ean). Mama Crea emakumeek bakarrik osatzen duten antzerki konpainia profesionala da. Urriaren 27an Solokoetxeko institutuan estreinatuko da Trashumantes & Lanovia konpainiaren Leyendas urbanas lana.
Denboraldiko hirugarren estreinaldia, Make up, Khea Ziater konpainiaren eskutik helduko da.
Azken hiruhileko honetarako aurreikusten den antzerki programazioa osatzeko Nexoteatro taldearen La venganza del Bandido Nico Foliato eta La casa sin barrer konpainiaren C/ Calvario nº 13 antzezlanak izango dira ikusgai.

Ekimenaren helburua hiriko antzerki taldeei euren lanak aurkezteko aukera eskaintzeaz gain, Bilboren kultur eskaintza deszentralizatzen ere laguntzena da.

MBN Comunicacionek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button