MUSIKA

Rock progresiboa larunbatean Santana 27 aretoan

Quaoar taldea honako musikari hauek osatzen dute: Iñigo Lopez (ahotsa), Josu Palacios (gitarra), Hugo Landaluze (gitarra), Aitor Zorriketa (baxua) eta Bjor Mendizabal (bateria). Boskoteak 70eko hamarkadan erroturiko rock progresiboa jotzen du, eta Led Zeppelin, Pearl Jam, Pink Floyd edo Porcupine Tree taldeetatik edaten du, besteak beste. Hala ere, euren soinuan grunge zantzuak ere antzeman daitezke.

Taldea 2002. urtean eratu zen eta estreinako lana, Man’t, 2007. urtean plazaratu. River & the Soul, taldearen bigarren diskoa, Beard estudioetan grabatu da, eta hamar kantu biltzen ditu; oraingoan kantuak laburragoak dira. Diseinuaz Josu Torrealday artista arduratu da. Biak ala biak autoekoizpenak dira.

Hemen lan berriari izenburua ematen dion doinuaren bideoa ikus daiteke.

Stereo Producciones-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button