LITERATURA

“Gabrielen Lekua” sentikaria hainbat herritan

Hainbat herritatik ibili ostean, otsailean Gasteizen (otsailak 5), Donostian (otsailak 14), Andoainen (otsailak 21) eta Leioan (otsailak 23) izango dira Gabrielen Lekua sentikaria jokatzen duten lagunak (Andoni Egaña, Ainhoa Alberdi, Iraia Elias, Oier Guillan, Alain Urrutia, Rafa Rueda, Iban Urizar eta Naia Membrillera, besteak beste)

Ikuskizun honetan, Aresti iraganetik gaurko egunetara ekartzen saiatu dira goian aipaturiko sortzaileak eta Arestiren bizitzan funtsezkoak izan diren lekuak ezagutzeko parada ezin hobea izango da.

“Irudiak sentikariak behar dituen paisaiak sortuko ditu, emozioari begira betiere. Musikak kantagintzara gerturatuko gaitu. Hitza bertso eta olerki moduan egongo da presente, alegia, inprobisazioa, sorkuntza propioa eta Arestiren beraren testuak oholtzaratuz. Eta antzerkiak gorpuztuko ditu kezka guztiak, teatro fisikoaren ildotik, betiere, umorez, ironiaz eta autoironiaz esango nuke», adierazi zuen Oier Guillanek ekimenaren aurkezpenean.

Emanaldiaren izen bereko disko-liburua ere zabalduko da honezkero. Paddy Rekaldek, Luigi Anselmik, Hedoi Etxartek, Amaia Lasak, Oier Guillanek eta Andoni Egañak idatzitako testuak ditu liburuak. Diskoak, bestalde, Rafa Ruedak musikatutako eta Oier Guillanek deklamatutako Arestiren zenbait olerki dakartza, baita Andoni Egañaren zenbait bertso ere.

Zenbat Gara elkarteak eta Gabriel Arestiren familiak sortu duten Gabriel Aresti Kultura Elkartearen ekimenez sortu da sentikari hau. Izan ere, Gabriel Arestiren pertsona eta bere lana eguneratzea du helburu ikuskizun honek. Belaunaldi batzuentzat gogora ekartzea izango da; beste batzuentzat deskubrimendua.

Informazio guztia ekimenaren webgunean begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button