MUSIKA

Haize-Arrosa talde berria martxan da

Haize-Arrosa taldea Berrizen (Bizkaia) sortu zen 2022an. Haize-arrosa taldearen musika koloreak askotarikoak eta pluralak dira, baina ez dabil haize-orratzak markatzen duenaren arabera.
Ongi hausnartutako erritmoak landu dituzte (folk-rock, Irish-folk-rock, pop-rock, country-rock, elektro-pop-triki, world-fusion, balada, flamenkoa, mex, fandangoa, a capella, ambient, …) izan ere, eskarmentu handiko musikariak dira (gehien bat Ene Bada taldean, aurreko mendeko 90eko hamarkadan).

Orain lehen singlea aurkeztu du taldeak: Tortolaraino, eta modu batean edo bestean “bertaraino dagoela” dio. Onintza Enbeitak idatzitako testua argigarria da kantan entzungo duzuena. Tortolaraino abestiak bete-betean elektro-pop-triki haizatzen du eta berez, udaberria ongi pasatzeko gonbite alaia da.

Kantarekin batera Iker Villak zuzendutako bidea ere kaleratu dute, eta bertan Onintza Enbeita eta Ana Goitia agertzen dira.

Haize-Arrosa taldean Eneritz Gorritxategi Lariz, Edurtzeta Ania Albizbeaskoetxea, Markos Murillo Gil, David Vallejo Cantero eta Peio Agirre Gimenez musikariak aritzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button