IKUS-ENTZUN

Zinegile berrien opera primak, Zinebin

Atal berria hartuko du azaroaren 18tik 25era bere 58. edizioa ospatuko duen Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak (ZINEBI); zinegile berrien opera primak ikusteko sekzioa berria zabalduko du lehen aldiz: Zinebi First Film (Ziff). Bertan bederatzi filmek hartuko dute parte, eta horietako sei Estatu mailako estreinaldiak izango dira. Saria 7.000 eurokoa izango da.

Sekzioaren helburua “film laburretan lan egin ondoren film luzeen munduan lehenengo pausoak eman nahi dituzten ekoizle eta egile gazteei” laguntzea da.

Politika, gizarte, ekonomia, erlijio eta kultura alorrak zabalduko dituen Zinebi First Film (Ziff) lehiaketaren lehenengo edizio honetan, 13 herrialdetatik etorririko 9 film luze lehiatuko dira saria jasotzeko.  Tartean, Locarnoko Nazioarteko Zine Jaialdian (Suitza) urrezko lehoinabarra jaso zuen Ralitza Petrovaren Godless, edota Veneziako Nazioarteko Zine Jaialdiko Kritikaren Astean Luigi de Laurentiis Saria irabazi zuen Ala Eddine Slimen Akher Wahed Fina lanak daude.

Zinebiren hitzetan, “aukeraketa honetan, ikus-entzuleek mundu garaikidean gizakiek bizi behar dituzten gorabeheren funtsezko gaiak aurkituko dituzte, hirietako bizitza, naturarekiko erlazioa, inmigrazioa eta horiek kulturan dituen ondorioak, maitasun harremanak, nortasun pertsonala eta kolektiboa, errealitatea eta fantasia edo familia barruko erlazio berriak, besteak beste”. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button