BESTELAKOAK

Gabonetan Bizkaiko museoek eta aretoek askotariko egitaraua eskainiko dute

Bizkaiko Foru Aldundiaren sareko museoek eta aretoek (Arkeologi Museoa, Arrantzaleen Museoa, Euskal Herria Museoa, El Pobaleko Burdinola, La Encartada Fabrika-Museoa, Santimamiñe, Txakolin Museoa-Txakolingunea, Ondare aretoa eta Rekalde Aretoa) egitarau potoloa prestatu dute, eta erakusketak, tailerrak eta bisita gidatuak proposatuko dituzte Gabonetan.

Hala, Arkeologi Museoak haurrei zuzendutako egitarau zabala eskainiko du (Arkeogabonak edota Arkeotxotxongiloak tailerrak egingo dira). Gainera, abenduaren 18tik aurrera, museoak Urduñako harresietako indusketetan aurkitutako kapitel erromanikoa erakutsiko du. Bermeoko Arrantzaleen Museoak egun hauetarako bisita gidatuak antolatu ditu Akurio eta Elkano 1519-1522 aldi baterako erakusketa ikusi ahal izateko. Gainera, umeentzako tailerrak ere egongo dira.
Gernika-Lumoko Euskal Herria museoak abenduaren 29an, 30ean eta 31n eta urtarrilaren 5ean 5 eta 10 urte arteko umeentzako Gabonetako Tailerrak egingo ditu. Helduei zuzenduta José Arrue barrutik aldi baterako erakusketarako bisita gidatuak programatu ditu.
Muskizko El Pobal Burdinolak, aldiz, bisita gidatuen ohiko egitaraua izango du. Aurten, berritasun gisa, playmobilekin egindako diorama baten bidez Olentzeroren unibertsoa erakutsiko digu burdinolak.
Balmasedan, La Encartada Fabrika-Museoaren instalazioetara bisita gidatuak egongo dira abenduaren 22tik urtarrilaren 5era.
Santimamiñek (Kortezubi) Gabon hauetan, ohiko bisita gidatuak egiteaz gain, 7 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako tailer bat egingo du.
Azkenik, Bakioko Txakolin Museoak-Txakolinguneak Komikia erakusketa hartuko du, Kike Infantek eta Mikel Begoñak komisariatua. Gainera, Gabonetako Tailerrak egongo dira abenduaren 27an eta urtarrilaren 4an.

Museoez gain, Bilbon dauden Aldundiaren aretoek ere proposamen interesgarriak eskainiko dituzte Gabonetan zehar. Ondare Aretoan, Juan Manuel Lumbreras Arte Galeriaren XXV. Urteurrena omentzeko erakusketa dago. Azkenik, Rekalde Aretoan, Agustin Ibarrola, naturalki erakusketa bisitatu ahal izango da.

Informazio guztia hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies