IKUS-ENTZUN

Carl Theodor Dreyer zinegilearen “La Passion de Jeanne D’arc”, FASen

Emanaldi berezi ondu du gaur Bilboko FAS zineklubak El Carmen aretoan, 19:45ean: Carl Theodor Dreyer zinegile daniarraren La Passion de Jeanne D’arc (1928, Frantzia) klasikoa, Joseba Lopez ikus-entzunezkoetan adituak aurkeztua.

Dreyer zinegileak zinearen historian maisulan izendatutako lan batzuk filmatu zituen, zeinak zine-adituen zerrendetan maiz agertzen diren, tartean, Vampyr – Der Traum des Allan Grey (1932), Ordet (1955) edo gaur Bilbon ikusteko parada izango den La passion de Jeanne d’Arc

FASen arabera, “La passion de Jeanne d’Arc, bere (Dreyer-en) lehen klasikoa da. Dreyerrek ez zien ez zehaztasun historikoei ez xehetasun bitxiei erreparatu. Horren ordez, Joanaren arimaren drama psikologikoari eta espirituaren garapenari jarri zien arreta. Ia osorik barneko irudiez osatua, makillajerik gabe eta argi naturalarekin, Dreyer-ek lehen planoari benetako erabilpen dramatikoa eman zion zuzendaria izan zen. Izan ere, hurbiltasun horren bidez biktimaren oinazea eta borreroen ankerkeria modu hunkigarrian irudikatu baitzuen. Kritikariek txalotu arren, filmak porrot ekonomikoa izan zuen eta, horren ondorioz, Dreyer lanik egin gabe egon zen urte batzuk”.

Informazio gehiagoa: cineclubfas.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button