MUSIKA

Bilbo Hiria Lehiaketan parte hartzeko, epea zabalik

Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketaren 26. edizioan parte hartu nahi duten taldeek, apirilaren 1etik maiatzaren 15era bitarte eman beharko dute izena. Guztira, 20.700 euro banatuko dira sarietan.

Inskripzio epea zabaldu dela eta, apirilaren 5ean, iazko edizioan sarituak izan ziren Educados taldek kontzertua emango du Yellow Big Machine taldearekin batera.

Izen-emateari dagokionez, 18 eta 35 urte bitarteko gazteek (1979ko urtarrilaren 1etik 1996ko abenduaren 31ra bitartean jaiotakoek) osatutako taldeek inskribatu ahalko dira. “Aurten, taldean kide bi edo gehiago direnean, kide bat 35 urtetik gorakoa izan daiteke”.

Horretarako, Bilborock-en webgunea erabili beharko da, bai eta ondokoak ere bidali ere, bertatik: hiru kantu, mp3, ogg edo wma formatuan; argazki bat jpg, bmp edo png formatuan; eta, bandaren biografia, doc, docx, odt edo pdf formatuan.

Modalitateak ohikoa izango dira: Pop-rocka, Metala eta Elektronika eta beste joera batzuk, eta sariak ondokoak izango dira: Pop-rock eta Metal ataletan, lehenengoak 5.000 euro eskuratuko ditu, bigarrenak 2.500 eta hirugarrenak 2.200 euro. Elektronika eta beste joera batzuk sailean, berriz, 2.200 euroko sari bakarra egongo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button