ARTEA

Jose Mansé artistaren paisaiak ikusteko azken egunak

Jose Mansé (Paisaia, 1966) pintorearen Izotzezko borondatea igandera arte (irailak 7) dago ikusgai, Donostiako Kutxa-Boulevard aretoan. Jesús María Corman artista abstraktu eta olerkaria dago Jose Manséren atzean, izan ere, Mansé gisa sinatzen ditu bere margolan errealistak.

Pintura errealista horietan paisaiak dira nagusi: itsasoa eta mendia. “Batetik, Kantauri itsasertzeko hondartzen biluztasun hotza, Costa da Morte eta Andaluziako kostalde atlantikoa, eta, bestetik, mendi-paisaia izengabeak, zeinetan maiz lanbroa den egiazko protagonista, irudiak ñabardura sotilez marraztuz eta konposizioan eraginez”.

Soiltasun kromatikoz eginiko paisaiotan, ez da gizakirik ageri. “Paisaia hauetan guztietan apenas dagoen giza irudirik, ez bada kasu isolaturen batean; alabaina, bigarren mailan ageri da gizakia, presentzia osagarri gisa, besterik ez”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button