IKUS-ENTZUN

XXI. mendeko zine italiarra, Nafarroako filmotekan

Nafarroako filmotekak Italiako zine garaikideari buruzko zikloa ondu du hil honetan; orotara, lau film proiektatuko dira programa horren baitan. Lehenengo pelikula ostiralean, irailak 5, aurkeztuko da, 20:00etan: I nostri anni (Daniele Gaglianone, 2000) dokumentala.

Gaglianone zinegilearen estreinako lana da I nostri anni, eta lan onenaren saria jaso zuen Torinoko eta Jerusalemgo zine-jaialdietan. Faxismoaren aurka aritutako zenbait beterano berriro elkartu egingo dira, hamarkadak igaro ondoren. Erresistentziako kideetako batek deskubrituko du bere ezagun bat iraganeko sarraski baten erantzulea dela. Filma erantzukizun, barkamen eta ahaztearen inguruko gogoeta sakona da.

Zikloaren barruan proiektatuko diren beste hiru lanak hauexek dira: irailaren 12an, L”uomo in più (Paolo Sorrentino, 2001); 19an, Saimir (Francesco Munzi, 2004); eta, azkenik, 26an, La rivincita di natale (Pupi Avati, 2004).

Informazio gehiago: filmotecanavarra.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button