IKUS-ENTZUN

Frantziako dokumentalen zikloa Bilbaoarten

Patricio Guzman zinegileak 2010ean estreinatutako Nostalgie de la Lumière filmak irekiko du, gaur, ekainak 16, Institut français eta Bilbaoarte zentroak ondutako Ez-fikzio Frantsesa izenburuko Frantziako dokumentalen zikloa.

Emanaldia Bilbaoarten izango da, 19:00etan, eta jatorrizko bertsioan proiektatuko dira, gaztelaniazko azpitituluekin.

Nostalgie de la Lumière filma zeruaren eta lurraren arteko distantziari buruzko lana da, argiaren eta gizakion arteko distantziaren gainekoa, bai eta bi horien artean gertatzen diren joan eta etorriei buruzko filma ere. Hala, mundu osoko astronomoak Txileko ipar aldean dagoen Atacama basamortuan bilduko dira, hiru mila metroko altueran, zeruko izarrak behatzeko asmoz. Lurrean, berriz, emakume batzuk euren senideak bilatuko dituzte, hain zuzen ere, diktadura politikoaren presoak izandakoen arrastoak.

Zikloan pantailaratuko diren gainerako lanak hauexek izango dira: ekainaren 17an, Five Broken Cameras (E. Burnat eta G. Davidi); 18an, Le joli mai (C. Marker eta P. Lhomme) ; 19an, La terre des âmes errantes (R. Panh); eta, amaitzeko, 20an, Otar Iosseliani, le merle siffleur (J. Bertuccelli).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button