ESZENA

“Francoren bilobari gutuna” antzezlanaren estreinaldia Luhusen

Artedrama  (Bizkaia), Le Petit Théâtre de Pain  (Lapurdi) eta Dejabu Panpin Laborategia (Gipuzkoa) hirugarrenez elkartu dira, Errautsak  eta Hamlet aurkeztu ostean, Francoren bilobari gutuna estreinatzeko. Unai Iturriaga eta Igor Elortzak bertsolariek idatzia eta Ximun Fuchsek zuzendua, astelehenean taularatuko dute estreinakoz, Luhusoko Harri Xurin, 20:30etik aurrera.

Azaroaren 2an, halaber, Gasteizko Principal Antzokian antzeztuko dute eta 4an, Azpeitiko Soreasu Antzokian.

Hauexek dira, bestalde, obraren aktoreak: Ander Lipus, Patricia Urrutia, Manex Fuchs, Zoila Berastegi, Urko R. Pescador, Erika Olaizola eta Pako Revueltas.

Izan ere, Francoren bilobari gutuna obran pertsonai ugairk parte hartzen du; aktore bakoitzak pertsonaia bat baino gehiago antzeztuko du, pertsonaia bi sarriago agertuko diren arren. Horietako bat Erika Olaizola aktore azpeitiarrak interpretatuko duen Iñaki haurra da; Francoren bilobari gutuna idatziko diona; hain justu.

Antzezlanak Gerra Zibila bizi zutenen osteko belaunaldiengan izandako eragina du aztergai. Hala, Frankismoak eragindako zama edo motxila anitz agertuko da oholtzan, pertsonaia bakoitzak berea erakutsiko baitu.

 

Informazio gehiago: franco.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button