IKUS-ENTZUN

“Patrick” filma gure zinema-aretoetara heldu da

Zinema Euskaraz programaren barruan, Patrick filma ostiral honetan estreinatuko da Euskal Herriko hainbat aretotan: Golem Alhondiga (Bilbo), Getxo Zinemak (Getxo), Zugaza Zinema (Durango), Florida Zinemak (Gasteiz), Gorbeia Zinemak (Gasteiz), Niessen (Errenteria), SADE Cines Antiguo Berri (Donostia) eta Golem La Morea (Iruña).
Publiko orokorrari bideratua dagoen film kanadarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango duzue.

Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten pantailaratuko den lehen filma da. “Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzatutako programa honek, eta haur zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskararen hedapena bultzatzearren.”

Lanaren korapiloa hauxe duzue: “Patrick izeneko hegal bakarreko tximeleta ausart eta maitagarri bat atoi batean ezkutatzen da bere bizitzako bidaia egiteko. Bere lagunik onenarekin, Marty izeneko beldarrarekin, eta Jenniferrekin, altuerari beldur dion tximeletarekin, ustekabeko heroi bihurtuko da. Baina, horretarako, bere beldur handienari aurre egin eta bere berezitasuna onartu beharko du zoritxarraren gainetik garaile ateratzeko, klima-ereduen aldaketen, gizakien eta mendeku bila dabiltzan hiru txori gaiztoen aurka borrokatzen den bitartean.”

Otsailaren 23an, film berri bat estreinatuko da Zinema Euskaraz programaren barruan: Museoaren zaindariak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button