LITERATURA

“Istorioak belarrietara” lehiaketa

Igartubeiti Museoak eta Zugarramurdiko Museoak Sorginen Istorioak belarrietara kontakizun laburren III. edizioaren deialdia egin dute. Euskal mitologia eta bere imajinarioa landuko dituzten testuak bidali beharko dira uztailaren 16a baino lehenago.

18 urtetik gorako idazleek sinesmenak, istorioak, sineskeriak, gune eta pertsonaiak, kondaira eta nekazalgune eta naturguneetako zeremoniei lotutako euskal mitologia eta bere imaginarioa landuko dituzte bidali beharreko testuetan.
Istorioak belarrietara lehiaketaren helburua idazketa euskaraz sustatzea eta zabaltzea da, haur ipuinen generoa bereziki bultzatuz.

Kontakizunen luzapena gutxienezko orri batekoa eta gehienezko 3 orritakoa izango da, inprenta tipografian idatziak, alde batetik idatziak eta bere goiko ezkerreko aldetik grapatuak.

Sariak honakoak izango dira: Lehena: 250 €; Bigarrena: 150 €. Gainera, hautatutako ipuinen argitalpen ilustratua ere burutuko da.

Informazio guztia, hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button