ARTEA

Forma berriak, dimentsio bitxiak

Zarautzeko Photomuseum aretoan Juan Carlos Andrés argazkilariaren Segundo hamarren bat  izeneko erakusketa paratu dute, urtarrilaren 15era arte.

Josu Zaldibar adituak dioenez, “Juan Carlos Andresen lanak materiaren emantzipazioa erakusten digu. Bizia hartzen du, itauntzen gaitu, berregiten eta diluitzen da. Ikuslea nahasten du. Zentzua bilatzea, ez bilatzea denean bidea. Abstrakzioaren eta errealitatearen ebaneszentziaren artean ondo moldatzen denaren heldutasuna erakusten digu egileak. Konposizio poetikoek mihiseak bustitzen dituzte. Bertan, materia ezegonkor bihurtzen da eta bere zatiak ezagutezin bihurtzen dira, horrela forma berriak sortzen dira eta emaitza gisa dimentsio bitxiak eratzen dituzte.

Bide konplexu bat eginez Juan Carlos Andrés artistak bere unibertso propioa erakusten eta bere proiektuek bidaiatzearen esperientzia bizitzera, bizitako lekuen bitxikerietan murgiltzera, bizitza beraren esperientziaz gozatzera bultzatzen gaituzte.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button