IKUS-ENTZUN

Emakumezko errealizadoreen lana azpimarratzeko helburuz

Euskadiko Filmategiak Euskal Emakume Zinemagileak zikloa jarri du abian, 70eko hamarkadaren hasieran jaiotako emakumezko errealizadoreen lana azpimarratzeko helburuz.

Zikloak hamar film biltzen ditu, eta horien proiekzioak Artium Museoan eta Tabakaleran (Bilboko Arte Ederren Museoko proiekzioak bertan behera geratu dira bertako berritze lanak direla eta) izango dira urritik abendura bitartean.

Bertha Gaztelumendik eta Rosa Zufiak zuzendutako Arnasa betean (2023) lanak emango dio hasiera programazioari. Beren dokumentalak “emakumeek egindako zinemaren iraganari eta orainari buruzko ikuspegi panoramikoa eskaintzen du”. Isabel Hergueraren El sueño de la sultana (2023) Donostia Zinemaldiaren 71. edizioko Sail Ofizialean lehiatu den animaziozko zinta ederra ere pantailaratuko da
Helena Bengoetxeak zuzenduriko Matrioskas. Las niñas de la guerra filmak “gerrako ume izan ziren emakume batzuen erretratu benetan humano eta bizitzaz beterikoa” erakutsiko du. Estela Ilarraz egilearen da Proxima estación (2007) lana. Jone Karresek Alardearen seme-alabak (Eneko Olasagastirekin batera zuzendua) lana aurkeztuko du. Izaskun Arandiak My Way Out filmaren gaineko xehetasunak ere emango ditu. Iurre Telleria eta Enara Goikoetxea Azken bidaia (2011) lanaren egileak dira. Eta Olatz Gonzalez de Abrisketa Pelota II filmaren zuzendaria da.
Euskal Emakume Zinemagileak zikloa ixteko bi proposamen: Irrintziaren oihartzunak filma, Iratxe Fresnedarena, eta El último verano filma, Mirentxu Loyarterena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button