ARTEA

Aritza Galerian, grabatuari buruzko proposamenak

Gaur hasita eta otsailaren 21era bitartean, sinadura handien lanak ikusi ahalko dira Bilboko Aritza Galerian.

Bertan eskegiko diren lanen autoreak honakok dituzue: Ali Ali,  Arranz Bravo,  Arcadio Blasco,  Vicente Bonachea,  José Duarte,  Chema Eléxpuru,  Juan Genovés,   Chari Goyeneche,  Antonia Guzmán,  José Hernández, A. Ibarrola, J. Ibarrola,  Antonio Jiménez, Julio Le Parc,  Antonio Lorenzo, Maite Martínez de Arenaza,  A.Mora, Lucio Muñoz, José Ortega, Rafols Casamada, Ramos Uranga, Benard Remusat, Juan Romero eta Eduardo Urculo.

Artista horiek guztiek oso ibilbide profesional luzea dute, eta bere lanetan grabatuaren gaineko teknika ezberdinak  aplikatu dituzte, diziplina horren ezagutzaren garapenean sakondu eta lagundu dutenak.

Aitzinean, bibliofiloek ezaguturiko ilustraziorako teknika baino ez zen grabatua, baina gaur egun Arte Ederretako Fakultatean espezialitatea da. Bere balio intrintsekoak adierazpen plastiko osoa onartzen du, izan ere, dena egin daiteke teknika ezberdinetan (akuaforte, urtinta, litografia, serigrafia, xilografia, eta abar).
Gainera, obra errepikatu ahal da, originala izaten jarraituz.

Otsailera bitartean duzue abagunea, grabatuaren ikerketa hau zertan den ikusteko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button