ARTEA

Albert Sesmaren margolanak ikusgai Gasteizen

Albert Sesma Parisen jaio zen 1976 urtean, baina Nafarroako Corella herrian bizi da aspaldi. Artistak bere pinturak paratu ditu Gasteizko Iradier galerian. Erausketa zabalik dago azaroaren 13a bitarte.

Sesmak Arte Ederrak ikasi zituen EHUn, eta sei urtez Antonio Lopez irakaslearekin aritu da. Harreman estu horrek bere emaitzak eman ditu. Hala, 40tik gora sari jaso ditu Estatuan eta atzerrian. Azkena, aurten Agua Granada Nazioarteko Lehiaketan.

Artista nafarraren margolanetan hiria sarritan agertzen da, kaleak, eraikinak, etorbideak edo espaloiak dira bete lanetan protagonista. Esaterako, Zizur Nagusiko Artea 2 galerian New York hiriko skyline ezaguna irudikatu du modu koloretsuan. Nolanahi ere, bestelako gaiak ere jorratzen ditu bere obran. Esaterako, giza gorputza maiz agertzen da bere lanetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button