LITERATURA

Euskal literaturaren historia ingelesez

Joan den astean aurkeztu zen Donostian euskal literaturaren historia ingelesez biltzen duen Basque Literary History liburua.
Ingelesez Euskal literaturaren ikuspegi osoa, genero guztiak eta bere ibilbide historikoa ematen duen lehenengo lana da argitaratzen den hau. Honek, kanpoan gure literaturaren ezagutza orokorrago bat hartzeko oinarrizko materiala da.

Renoko Unibersidadeko Euskal Ikasketen Zentroak argitaratu du eta Mari Jose Olaziregi Etxepare Institutuko Euskararen Sustapen eta Hedapenerako zuzendaria izan da edizioaren arduraduna.
Lan mardul honetan parte hartu duten kolaboratzaile adituetariko batzuk honako hauek dituzue: Igone Etxebarria, Jesus Maria Lasagabaster, Joxerra Garzia, Aurelia Arkotxa, Beñat Oyharçabal, Jean Haritschelhar, Lourdes Otaegi, Patri Urkizu, Xabier Altzibar, Xabier Etxaniz, José Manuel Lopez eta Estibalitz Ezkerra.
Ingelesezko itzulpen osoa Amaia Gabantxok egin du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button