LITERATURA

“Filmak Idaztea” hitzaldia gaur Bilbon

Gaur, irailak 27, Bizkaiko Foru Liburutegiaren Hitzaldi Aretoan, 19:00etan Joanes Urkixo idazlea egongo da Irakurketa Txokoa ekimenaren barruan, Filmak Idaztea izeneko hitzaldiarekin.

Joanes Urkixo Euskal Filologian lizentziatua da eta gainera, zinema eta telebistako gidoigilea, izan ere, Euskal Herriko Gidoigile Profesionalen Elkartearen Fundatzaile, batzordekide eta presidentea ere izan da.
Hainbat urtetan film eta telesailen itzultzailea izan da eta era berean, lan askoren gidoilaria.

Idazle moduan, fikziozko liburuez gain hainbat aldizkaritan kolaboratzailea izan da: Pott, Anaitasuna, Argia, Susa, Zehar…

Gogoratu, gaur, Bizkaiko Foru Liburutegiaren Hitzaldi Aretoan, 19:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button