ARTEA

Iratxoari buruzko ikuspegi japoniarra

Mika Murakami japoniarra Bilbaoarte zentroko artista egoiliarra izan zen, 2013an, eta azaroaren 21era arte, Guardianes bere erakusketa berria dago ikusgai Bilboko Errekalde Aretoan.

Hainbat herrialdetan bildutako ohitura batetik abiatzen da erakusketa: “Ipuin japoniarretan iratxo agertzea normala da. Bere izaera bihurria baina bihotz onekoa da. Etxeko zaindaria da, eta horrela agertzen da argazkietan, instalazioetan eta inpresio txikietan. Babeslearen irudia beti dago presente”.

Hala, iratxoa (etxeko zaindari eta babeslea) hainbat euskarritan islatu du artista japoniarrak. Katiluan, mahaian, zapietan, erlojuetan… Obrek, batzuetan, jostailu itxura dute, eta bisitaria gerturatu egin behar da obraren atzean dagoena ikusteko. Horretarako, lente lentikularrak erabili ditu, besteak beste.

Murakamik Arte Ederrak ikasi zituen Tokioko Joshi Arte Ederren Fakultatean. Gero, Granadako Unibertsitatean lizentziatu zen. Egun, Doktoretza egiten ari da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button