IKUS-ENTZUN

Film laburren proiektuak ezagutarazteko deialdia

Aurten, 15. Nazioarteko Animaziozko Zinemaldia (Animadeba) irailaren 7tik 10era ospatuko da.
Aurtengo edizioan, berrikuntza bezala, bi atal nabarmenduko dituzte: Talentu berriak , eta Work in progress (Profesionalak).

Animadebak babesa eman nahi dio animaziozko filmak sortzeari, horretarako Work in progress sailean proiektuak aurkezteko deialdia egin du. Foro horren helburua film laburren proiektuak ezagutaraztea eta bultzatzea da.

Kategoria hauek onartuko dira: Animaziozko film laburrak, eta Animaziozko telesailak. Proiektuak garapenean egon behar dute, hau da, amaitu gabe; 15 minutuko denboran, proiektuaren aurkezpena egingo da epaimahaiaren eta profesionalen aurrean.
Aurkezpenak festibalaren baitan egingo dira irailaren 8an.

Epaimahaiak hiru sari banatuko ditu: Talentu Berriak saria 400 €; Euskaraz eginiko ekoizpen onenaren saria BERRIAren eskutik 500€ + tokiko artista baten artelan bat;  Work in Progress saria 500 €.

Sariak irailaren 10ean egingo den Animadeba Zinemaldiaren amaiera ekitaldian emango zaizkie proiektu irabazleei.

Proiektuak aurkezteko epea uztailaren 3an amaituko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button