ESZENA

Tanttaka konpainiak “El florido pensil-Neskak” egingo du Arriaga Antzokian

1996an estreinatu zen El florido pensil-en gizonezkoen bertsioa, eta orain 20 urte geroago, Tanttaka konpainiak El florido pensil-Neskak egingo du euskaraz Arriaga Antzokian. Loli Astorekak, Gurutze Beitiak, Teresa Calok, Elena Iruretak eta Itziar Lazkanok emango diote bizia Kike Díaz de Radak moldatu duen Andrés Sopeñaren testuari. Bihar, otsailak 18, estreinatuko da lana euskaraz.

Tanttaka konpainiak berriro irekiko du, “20 urte geroago, eskola nazional-katoliko hura, baina oraingo honetan, ateburuan, Niñas esaten zuen kartela grabatuta zeukan atetik sartzeko. Bertatik sartzen ziren neskak ikastetxera, ama jasankorraren eta emazte eztiaren ezinbesteko etorkizunerako prestatzeko”.
Neskek hezkuntza-eza jasaten zuten eta eskolak ahalegina egin zuen “etxeko andre produkzioa industrializatzeko, Labores edo Hogar bezalako ikasgaien bitartez”.
Obran emakumeen presentzia nabaria da, emakumeak izan baitziren ekintza moralizatzailearen helburu. Ezkontzea eta etxeko lanak egitea, familia osatzea eta seme-alabak edukitzea zen bide bakarra. Baina obra honetako eszena guztietan ikusiko da bi emakume mota baino ez zeudela: “zintzoak eta besteak”.

El florido pensil-Neskak lanaren bi emanaldi eskainiko dira, bat goizeko 11:00etan eta bestea arratsaldeko 20:00etan. Hurrengo egunean, ostiralean, otsailaren 19an, gaztelaniazko bertsioa eskainiko da. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button