IKUS-ENTZUN

Film bereziak Nafarroako Filmotekan

Ohiko ziklo edo ataletatik kanpo bestelako film-sortak eskaintzen ditu Nafarroako Filmotekak. Oraingoan Done Jakue bidearen Lagunen Nafarroako Elkartearekin batera antolatutako Done Jakueren XXXII. Jardunaldien barne emanaldi bat ere programatu dute. Izan ere, aurten, Zineman Bidea ekimenean jarduera honekin hasiko dira.
Hortaz gaur berton, hilak 13, Camino de Santiago (César Fernández Ardavin, Espainia, 1965) eskainiko dute (hainbat filmek osatuko dute emanaldia). Saioa ”kamishibairen teknikarekin egindako Done Jakue Bidearen ordezkari batekin hasiko da, Amigos del Kamishibai Nafarroako elkartearen eskutik. Kamishibai honek Done Jakue Bidea Orreagatik Vianaraino zeharkatzen duen familia baten abenturak kontatzen ditu. Ibilbidean zehar, zeharkatzen dituzten Nafarroako lekuetako paisaiaren, arkitekturaren, kulturaren, historiaren eta artearen elementu garrantzitsuenak ezagutzen dira, eta aldi berean, gure lurrekoa izatearen zentzua errazten da.”

Hil honetan (maiatzak 20) egingo den beste saio batean, eta Museoen Nazioarteko egunarekin bat eginez, itxura piktorikoa duen filma pantailaratuko dute, Vincent Van Gogh protagonistaren lan egiteko moduan inspiratuta: Loving Vincent. “Zinemaren historiako olioz egindako lehen filma da, eta plastikagatik eta gaitasun teknikoagatik harrituko gaitu”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button