ARTEA

Artistaren lana eztabaidan

Hiru interbentzio egingo dira gaur 19:00etatik aurrera Berriozarren artista garaikidearen gainean. Bertan, ekintza aldarrikatzailea, gestiorako esperientzia eta analisi kritikoa egingo dute Gonzalo Laborra, Daniel Resano eta Fermin Diez de Ulzurrun adituek.

Lan sortzailea oso baldintza prekarioetan dabil. Arte garaikidean ez dago artisten eskubideak bermatzen dituen arautegi sindikalik. Kasu askotan artista hau lehiaketa, dirulaguntza eta lan zaborrari esker bizi da. Artista prefesionalizaziotik urrun egon ohi da instituzioek jarri duten sistema ekonomiko honengatik.

Gaur egungo artisten krisialdia gaiztotu egin da eta egoera honetan posible litzateke artearen greba egitea? Guztion eskubideak aldarrikatu daitezke? Posible al da enpresa sortzaile bat eratzea? Artistak egoera prekario horretan dauden beste langile batzuekin elkartu beharko lirateke?

Iñaki Arzoz-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button