MUSIKA

Juan Vallsek “La Chunky Sessions” aurkeztuko du zuzenean

Oñatiko Juan Valls musikariak Eskozian grabatutako La Chunky Sessions izenburuko hirugarren lana argitaratu berri du. Diskoak zazpi doinu akustiko biltzen ditu. Musikari gipuzkoarrak zuzenenean aurkeztuko du lan hori Euskal Herrian egingo dituen hainbat kontzertutan.

Promomusika bulegoaren arabera, “La Chunky Sessions zazpi abesti akustikoz osatutako lana da eta musika amerikarraren influentzia nabaria aurkezten du, testu korapilatsuen bitartez irudimen handiko mundua gogora ekarriz. Kontenplaziozko blues-etik,  folk kutsuko agur-baladara, La Chunky Sessions-ek letargia sakonenetik esnatzeko ahalmena erakusten du”.

Vallsek 2015ean plazaratu zuen estreinako lana, Life holds red lights on behind, ondotik, 2017an, Blue distance and other bluish songs etorri zen.

Laster, Valls zuzenean ikusteko aukera izango dugu: hil honen 19an, Pasaiako Itsas Festibalean; 26an, Donostiako Basoka Festibalean; 27an, Sopelako La Triangu tabernan; uztailaren 8an, Algortako Ereaga Txiringitoan; eta, azkenik, 21ean, Zarauzko Katapulta Tour Zirkuituan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button