ESZENA

Festikale, Landa Inguruneko Arteen Jaia

Zigoitian, bereziki Ondategi eta Gopegi herrietan garatuko da asteburu honetan (uztailaren 11etik 14ra bitartean) Festikale, Landa Inguruneko Arteen Jaia. Jaialdiak Agurain, Arabako Mendia, Arabar Errioxa eta Trebiño ere bisitatuko ditu.

Ekimenaren bultzatzaileek adierazi dutenez, “Kalitatezko adierazpen modu sorta bat, komunikazioaren eta zoriontasunaren plazerra partekatzeko helburuarekin. Gaur egungo publikoarentzako programazio bat, diziplina anitzekoa, artea, jolasa, berrikuntza paisaia erakustaldi espazio gisa, kultura eta landako gizartea elkar lotzen dituena. Disziplina arteko eszenatoki bat dinamizatzteko, konektatzeko, motibatzeko, ondo pasatzeko eta harritzeko.”

2024ko XI. edizioak “publiko-komunitatearekin duen harreman estuari erantzuten dio, gai eta estetika eszenikoak proposatzera garamatzalako, publiko horiek urtero eskatzen duten interesari erantzun egokia eman diezaioketenak”.

Egun hauetan, kaleko antzerkia, musika, dantza-zirkua, zinema, txotxongiloak eta publiko gazte, heldu eta familiarrari zuzendutako clowna ikusteko aukera egongo da, guztia umore dosi handiarekin. Aurtengo edizioan Kataluniako, Valentziako Erkidegoko eta Murtziako zenbait konpainiak etorriko dira .

Egitaraua ostegunean hasiko da Teatro Los Claves taldeak egingo duen Kamishibai piezarekin.
Datozen egun guztietako lanak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button