ESZENA

Dantza Hirian 2016

Dantza Hirian jaialdia martxan da. Irailaren 17tik 25era, Dantza Hirian jaialdiaren 11. edizioa burutzen ari da zortzi hiritan. Guztira 12 konpainia arituko dira.

Aste honetako saioen artean honakok izango dira ikusgai: Angels Margariten Mudances Konpainiaren Capricis Sites izeneko lana;  Jesús Rubio-ren (Madril) Bolero; Taiat Dansa-ren (Valentzia) No Half Measures; Alma Libre.Co-ren (Bartzelona) Race to Grace edota Julia Maria Koch-en (Bartzelona) Charon.

Euskal Herriko dantzarien proposamenak ikusteko parada ere egongo da, eta hala, Donostia 2016ren, Euskal Kultur Erakundearen eta Biarrizko CCN Malandain Ballet elkartearen laguntzarekin, Donostiako MugMus Laborategiaren Esku Harriak-Oteizaren (h)aria eta Helena Lizariren Ocho Deportes Vascos lanak estreinatuko dira. Beste aldetik, Natxo Monterok Barbecho lanaren laburpen bat egingo du eta Aiert Behobideren Haatik konpainiak Iker Arrue koreografoaren 70+1 izeneko proiektu berria eszenaratuko du. Azkenik,  Amaia Leizaranek Raw lana egingo du.

Horiez guztiez gain, programazioa eskola-saioek, master classek eta Begiradan argazki-lehiaketak osatuko dute.

Informazio osoa, hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button