IKUS-ENTZUN

“Deux jours, une nuit” filma aurkeztuko du FAS zineklubak

Bilboko FAS zineklubak Deux jours, une nuit (Jean-Pierre eta Luc Dardenne, Belgika, 2014) filma pantailaratuko du, gaur, El Carmen aretoan, 19:45ean. Mugarik gabeko Ekonomialariak eta Ekonomisten Euskal Elkargoa erakundeekin elkarlanean ondutako emanaldia da, eta Jose Ramón Mariño Attac Bizkaia erakundeko kideak aurkeztuko du.

Dardenne anaiak zuzendutako filmean, Belgikako gizartea dute aztergai. Hala, pelikularen bidez, eta Marion Cotillard aktoreak egindako antzezpen bikaina dela medio, Belgikari buruz duten ikuspegia pantailaratuko dute, pertsonaien psikologia eta jatorria aztertuz.

Sandra da filmaren protagonista, eta asteburu bat baino ez dauka lagunak konbentzitzeko: Sandrak lagunak konbentzitu beharko ditu aparteko soldatari ezetz esan diezaioten, berak lanpostua manten dezan. Horretarako, bere senarraren laguntza izango du.

Filmak makina bat sari jaso zituen iaz: Atzerriko Filmik Onena, Guldbagge sarietan; Aktore Onenaren saria, Europako Zinearen Sarietan eta New Yorkeko Kritikarien Zirkuluaren arabera, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button