IKUS-ENTZUN

“Unbranded” Bilbao Mendi Film Festival-eko film irabazlea

Atzoko non stop saioekin amaitu zen aurtengo Bilbao Mendi Film Festival, bederatzi egunean, 43 pelikula proiektatu ondoren, eta beste hitzordu eder batzuk programatu ostean.

Lara Izagirrek, Pablo Iraburuk, Adam Howard-ek, Michael Pause-k eta Wojciech Fusek-ek osatutako epaimahaiak Unbranded pelikulari eman dio Bilbao Mendi Film Festival-eko Urrezko Eguzkilorea, “bere argazkilaritza harrigarriagatik, aurreikusten ez den gidoiagatik eta bere zuzendaritza bikainagatik”. Filmak kontatzen duena hauxe da: “lau cowboy zaldi basati talde bat adoptatu, entrenatu eta Mexikotik Kanadara eramaten saiatuko dira. Bidaia auto-ezagupenerako eta adiskidetasun froga bat izango da. Horrez gain, mendi pauso arriskutsu, gaixotasun, zaldi basati, lesio edota heriotzari aurre egin behar izango diete”. Phillip Baribeuren lanak sari nagusiari dagozkion 6.000 euroak eraman ditu.

Jaialdiak banatu dituen beste sariak honakoak izan dira: High and mighty metraje laburreko filmik onena; Sunakali kultura eta naturako pelikularik onena; Jurek alpinismoko film onena; Eliza Kubarska zuzendari onena; A line across the sky eskaladako pelikularik onena; Reach your limits kirol eta abenturako lanik onena; Snowman pelikulak gidoi onenaren saria jaso du; Meru pelikulak argazkilaritzakoa; eta Suspentes et cordes de violon au Pakistan-ek epaimahaiaren saria.

Xanti Ugarteren Urzulo izan da euskarazko pelikula onena, epaimahaiaren arabera, “gidoiaren indarra, iluntasunean grabatzeak daukan zailtasuna eta Euskadiko leku ezezagunak azaleratzeko espiritua izateagatik”.

 

Film ederrak, natura eta abenturaren izpiritua azaleratzen dutenak. Datorren urtean gehiago eta hobeto.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button