LITERATURA

Matematika eta literaturaren arteko erlazioan oinarritutako topaketa "Eztabaidak literaturarekin" saioan

Reyes Calderon idazleak eta Antonio J. Duran idazle eta matematikariak, Raul Ibañezekin, EHUko Matematika Saileko irakaslearekin hitz egingo dute, itxuraz hain desberdinak diren bi diziplinen, matematiken eta literaturaren, arteko erlazioaren inguruan.

Jende aurreko elkarrizketaren bitartez, literaturako zenbait iruditara hurbiltzea proposatzen duen ekimenak, matematikek literatura lanetan izan duten presentzia eta, orokorrean, matematiken eta literaturaren arteko erlazioa landuko du oraingo honetan, Reyes Calderón idazlearen eta Antonio J. Durán idazle eta matematikariaren eskutik.

Elkarrizketak astearteetan burutzen dira, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, hilean behin, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoak eskaintzen duen eszenatokian. Bertan, espezializatutako kazetari bat ekitaldiaren aurkezle eta gidari gisa aritzen da. Oraingo honetan, topaketaren moderatzailea, Raul Ibañez, EHUko Matematika Saileko irakaslea izango da.

Urteko bederatzigarren hitzorduan, betidaniko zientzien eta letren arteko banaketa suntsituko duen saioa proposatzen da. Horrela, topaketa, itxuraz elkarren artean oso urrun dauden bi diziplinen arteko erlazioari buruzkoa da, matematiken eta literaturaren arteko erlazioari buruzkoa, hain zuzen ere. Parte hartuko duten adituek literaturaren historiako lan handietan agertu diren erreferentzia matematikoak gogoratuko dituzte.

2007ko urtarrilean Eztabaidak literaturarekin egitaraua martxan jarri zenetik, Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoak idazle bikoteen arteko elkarrizketak jaso ditu, besteak beste, Ramiro Pinilla eta Harkaitz Cano, Ana Maria Moix eta Luisa Etxenike, Alfonso Sastre eta Carlos Gil, Belen Gopegui eta Iban Zaldua, Luis Eduardo Aute eta Ruper Ordorika, Juan Manuel de Prada eta Aitzpea Goenaga, Juan Bas eta Juan Madrid, Luis Sepulveda eta Unai Elorriaga edo Suso de Toro eta Joseba Zulaika.

MBN Comunicacionek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button