IKUS-ENTZUN

Federico Felliniri buruzko irudiak Donostian

Federico Fellini zinegile italiarraren inguruko 400 irudiekin osaturiko erakusketa ikusgai dago gaurtik azaroaren 13ra bitartean Donostiako San Telmo Museoan.

Erakusketak Felliniren unibertsora iristeko aukera proposatzen dio bisitariari. Irudi finko eta animatuen arteko solasaldia izan nahi du. “Laborategi bisual bat dela esan daiteke”.

Erakusketa lau gune handitan egituratzen da. Bertan, Felliniren obra eragin duten inspirazio-iturri eta obsesioak jasotzen dira. “Beraz, asmoa ez da zinemagilearen obra ordena kronologiko edo filmografiko zorrotz bati jarraiki erakustea. Ordea, Fellini liluratu eta obsesionatu zuten gaiak aztertu nahi izan dira”.

Federico Fellini Riminin jaio zen 1920an eta Erroman zen du zen 1993an. Zine zuzendaria eta gidoilaria, zinearen historian izan den artista berezienetarikoa izan da. Lau Oscar sari jaso zituen eta bere lan ezagunenen artean La Dolce Vita (1960), Otto e mezzo (8 ½) (1963) eta Amarcord (1973) daude.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button