LITERATURA

Datorren hilean, Hatsaren Poesia eguna, Senpere Larraldean

Datorren apirilaren 3an, Hatsaren Poesia eguna egingo dute Senpere Larraldean. Egun horretan hainbat ekitaldi prestatu dute antolatzaileek. Arratsaldean 16:00etan, Hatsaren Poesia 2016 liburuaren aurkezpena izango da, eta geroago, Hatsaren olerki bustiak 2016 izeneko bideoa proiektatuko da.

Beste urteetan bezala, liburuaren ale bat banatuko da parte-hartzaile guztien artean. Egun horretan ere Olerkarien egunaren antolamendua egin behar dute, eta horretarako blog berri bat sortu dute: http://olerkarieneguna6.blogspot.fr.
Helburua da, apirilaren 2tik ekainaren 30era arte Euskal Herrian edo edozein tokitan ere (ahalik eta leku gehienetan) euskarazko olerki errezitaldiak egitea.
Olerkarien egunaren funtsa nagusia “olerkizale guzien artean ikusten ez den sentimenezko sare eragingarri baten euskaraz sortzea eta zabaltzea da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button