BERTSOTAN

Señora sariketaren lehen kanporaketa

Emakumeen eta hegemonikoak ez diren gainontzeko identitateen ikusgarritasuna zabaldu nahi duen Señora sariketaren hirugarren edizioaren lehen kanporaketa bihar jokatuko da Bilboko BIRA Kultur Gunean. Bertan Itxaso Paya, Eli Zaldua, Maddi Ane Txoperena, Ainara Ieregi, Izarne Zelaia eta Maider Arregi bilduko dira. Gaiak jartzen Leire Vargas arituko da.

Señora sariketa urtero jokatzen den bertsolaritza txapelketa bat da. Ekimen honen helburua emakume bertsolariek elkarrekin kantatzeko aukera izango duten guneak sortzea eta plazan duten presentzia areagotzea da. Garaipenaren ikurra txapela izan beharrean pamela handi bat ematen zaio bertsolariari.

Aurreko urtean, Ane Labaka Mayoz izan zen onena II. Señora sariketan, Aner Euzkitzerekin buruz-burukoa jokatu ostean. Guztira 14 bertsolarik parte hartu zuten Hendaian hasi zen lehiaketan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button